Asteazkenean, ekainak 28, mundu osoan ospatuko da sexu askapenaren nazioarteko eguna. Ataunen ere, urtero bezala, ozen aldarrikatuko da sexu askatasunaren aldeko herria dela eta elkarretaratzeaz gain, ekitaldia antolatu du Biboletak Ataungo Emakume Feministen Taldeak.
San Martingo plazan 18:45etan deitu du elkarretaratzea eta 19:00etan berriz Kimua dantza kolektiboak “genEroa” izeneko ikuskizuna eskainiko du San Martin auzoko plazan. Sare-sozialen bitartez bertaratzeko deia egin du talde feministak:
Ekainaren 28an, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunean, 18.45ean elkarretaratzea egin ondoren 19.00etan "genEroa" kale dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu @kimuadantzakolektibo taldearen eskutik. Animatu!!! pic.twitter.com/S25ZHmouxQ
— Biboletak (@biboletak) June 23, 2023
Eguraldiak laguntzen ez duen kasuan, San Martin auzoko plazan izan beharrean, San Gregorio auzoko frontoian egingo litzatekeela zehaztu dute.