Igande honetan, uztailak 2, Frantziako Tourraren 2023ko edizioa igaroko da Goierri bailaratik eta honek, erabateko eragina izango du zenbait herrietako errepideetan. Ondorengoak dira kontuan izan beharreko oinarrizko ohar nagusiak:
- N-1 eta A-636 sare nagusiak une oro egongo dira zabalik.
- Publizitatea eskaintzen duen karabana, lasterketa igaro baino bi ordu lehenago pasako da ibilbide nagusi horretatik.
- Tourra igaroko den errepideak bost ordurako itxiko dituzte (lasterketa igaro baino hiru ordu eta erdi lehenagotik, igaro eta ordubete pasa arte).
- Behin errepidea moztuta, zeharo debekatuta egongo da herriguneetan kalea gurutzatzea, hau berriro zabaldu arte.
- Herriguneko kaleetan debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatuta uztea.
- Errepideak itxita dauden unean larrialdiren bat izanez gero, 112 telefono zenbakira deitu beharko da.
Ataungo herriari eragiten dien beste ohar batzuk:
- Lazkaotik Olaberrira igo ostean, ezin izango da bertatik Iurre alderantz jaitsi behin errepidea mozten den unean.
- Senperen, N-1era soilik Donostiarantz irteteko aukera izango da.
- Lazkaomenditik Zaldibiarako bidea itxi egingo dute dute eta noranzko bakarreko bezala esleituko da, Zaldibiatik gora irteteko.
- CAFeko (Lazkao) eta Bernedoeneko (Beasain) aparkalekuetatik aurrera ezin izango da igaro.
- Ordizian Trenbide ondoko kaletik igaroko dira txirrindulariak, Tximistatik Altamirara, eta beraz, errepide hau ere itxita egongo da.