Hamasei ordutan egin du Maider Urdangarin herritarrak ‘Goierriko Bi Handiak’ ultra traila. Nahiz eta sailkapen nagusiak bederatzigarren postuan geratu, lehen goierritarra izan da ultra traileko 88 kilometroak burutzen. 16 ordu 10 minutu eta 29 segundotan egin du, lehen postuan geratu den Oihana Azkorbebeitiarengandik hiru ordu eta erdira iritsi delarik. Bederatzigarren amaituta, top10-eko sailkapen nagusian sartu da.

Maider Urdangarin Agirre 20210816