San Martin eta San Gregorio auzoetako kontsultei erantzuteko, mediku bakarra du Ataungo herriak. Osakidetzak Ataungo Udalari zehaztutako informazioaren arabera, San Martin auzoko medikua bajan dago eta ez dute plaza hori bete ahal izateko aukerarik. Gauzak horrela, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara medikua San Martingo kontsultan ariko da lanean medikua, eta astearte eta ostegunetan berriz San Gregorion. Erizainen kontsultei dagokienean, ez da inolako aldaketarik izango eta beraz, bere horretan jarraituko dute lanean.
urtarrilak 18, larunbata
Ataungo herriak mediku bakarra du bi kontsultetako pazienteentzat
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025