Irailaren 30ean eskainiko du Pili Barandiaran ataundarrak mondejuak egiten ikasteko ikastaroa. Jentilbaratza elkarteak antolatuta, San Martin auzoko Aizkoate elkartean izango da hitzordua 10:00etatik 13:00era bitarte, eta irailak 26 baino lehen eman beharko da izena 616 375 983 telefono zenbakiarekin harremanetan jarrita. Kultur elkartetik “gurea zaintzeko” deia luzatu dute beste urte batez.