Añube musika taldeari erreportajea eskaini diote Hamaika Telebistan. Arrasate, Bergara eta Ataungo sei gaztek osatzen dute rock estiloaren bueltan 2020. urtean sorturiko taldea. Euskaraz zein gaztelaniaz abesten dute, eta 2022an eman zuten ezagutzera beraien lehen autoekoizpena taldearen izen berberarekin. Erreportaje honetan, Egoitz Goikoetxea ataundarra ere ageri da, bera bai da taldeko bateria-jotzailea.
maiatzak 23, ostirala
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025