San Martin auzoko plazan elkartu ziren jentilak, kristauak eta pertsonai mitologikoetako batzuk atzo arratsaldean. Herriko alkateak jentilei eta sorginei arrera egin zien bertan, eta dantzariek aurreskua dantzatu zieten gaur mitologikoari hasiera eman ahal izateko. Ondoren, Auzoeta udal kiroldegira abiatu ziren guztiak ohiko desfilean eta bertan abiatu zen 20:00ak bueltan Jentilen Etorreraren lehen emanaldia, bigarrena 22:00ak aldera. Kondaira berri bat kontatu nahi izan da oraingo honetan, beldurra izan da nagusi eta pertsonaia mitologiko berriak ikusteko aukera ere izan da.
150 herritar baino gehiagok parte hartu zuten antzezlanean, eta elkarlanean zein auzolanean aritu ziren beste urte batez. Kultur elkarteak eskerrik beroenak adierazi nahi izan zituen emanaldia amaitzerakoan, baina baita sare-sozialen bitartez ere. Herritar ugari gerturatu ziren ikuskizuna ikustera, eta beste horrenbeste izan ziren beste txoko batzuetatik etorritakoak ere, guztiak ere, gau mitologiko batez gozatzeko asmoarekin. 2025. urtean izango da hurrengo Jentilen Etorreraren edizio berri batez gozatzeko aukera, 2024. urtean Gaur Ibilaldi Mitologikoa burutuko duelako Jentilbaratza kultur elkarteak.