Lauzpabost urte igaro dira dagoeneko Ataungo Udalak ‘Ataunapp’ mugikorretarako aplikazioaren lehen bertsioa aurkeztu zuenetik. Azaroak 6, astelehena, Uhiin etxeak garaturiko bigarren bertsio osatuago bat aterako da kalera, baita zerbitzu gehiagorekin ere.
Udalak, hiru tresna berri eskainiko ditu eraberritzearekin batera kanpo komunikazioari dagokionean. Herriko elkarte eta eragileek, beraien ekintza eta jarduerak agendara gehitzeko aukera izango dute. Beraien agenda bezala artikuluak publikoki jarri ahalko dituzte, bai eta kide edo beste eragileei modu pribatuan hauek bidaltzeko aukera ere. Barne komunikazioari dagokionean, udal lokalen edo azpiegituren erreserbak egiteko aukerak jarraipena izango du. Ataun.eus webgunearen gisako app-a ere izango da.
Uhiin etxeko Igor Egurenek eman zituen aplikazio eraberrituaren xehetasunak joan zen osteguneko prentsaurrekoan Aitzol Barandiaran zinegotziarekin batera. Gaur arte 256 herritarrek erabili dute ‘Ataunapp’ beraien mugikorretan Barandiaranek azpimarratu zuenez, eta «zifra hori handitzea da asmoa eguneratze berri honekin». Astelehenetik aurrera aurrez izena emana duten erabiltzaileek mezu bat jasoko dute beraien mugikorrean sistema eguneratu ahal izateko, erabiltzaile berriek iOS zein Android gailuetan deskargatzeko aukera izango dute doan.