Ataungo gastronomian ikur garrantzitsua da mondeju beltza, eta ohi modura, igande honetan jokatu da San Martin jaien bueltan XII. Mondeju Lehiaketa. Bost mondejuko korda aurkeztu dute beste urte batez parte-hartzaile guztiek beren saldarekin, eta epaimahaiak, hiru sari izendatu behar izan ditu beste urte batez. Mikel Morea (150€) izan da aurtengo edizioaren irabazle aurkezturiko mondejuekin, Xabi Anza (120€) geratu da bigarren eta Haritz Goñik (100€) hirugarren postua bereganatzea lortu du.

Haritz Goñi, Mikel Morea eta Xabi Anza XII. Mondeju Lehiaketan 20231112