Asteazken honetan Ataungo lau ikasle saritu dituzte Zarautzen, Arnasetik II. Bideo-sormen lehiaketan. Modelo aretoan burutu zuten finalera iritsi ziren lanen lehiaketa eta amaieran irabazlea iragarri zuten ataundarrak saritu ahal izateko. Joane Contreras, June Imaz, Ihare Gorostizu eta Aiora Jauregi dira New Yorketik Euskal Herrira izeneko lanarekin aurkeztu ziren gazteak, eta Epaimahaiaren hitzetan aurtengo irabazleak izan dira.

Joane Contreras, June Imaz, Ihare Gorostizu eta Aiora Jauregi 20231122