ETBren ‘Helmuga’ saioan agertuko dira igande honetan, abenduak 10, Iker Sukia Esnaola eta Zuhatz Sukia Imaz aita-semeak. Txindoki Atletismo Taldeko atleta den Zuhatz Sukiak, Espainiako 18 urtez azpiko zilarra lortu zuen pisu jaurtiketan joan zen uztailean, 17,84 metroko neurriarekin. Euskal Herri mailako bigarren markarik onena erdiestea lortu zuen atleta gazteak. Iker Sukia aitak ezarri zuen Tolosan errekorra 1999an maila absolutuan, 19,05 metroko jaurtiketa egin zuen.

Iker Sukia Esnaola eta Zuhatz Sukia Imaz Helmuga saioan 20231210