Urtero legez abenduaren 21ean ospatuko da San Tomas eguna, baita Ataunen ere, eta afari-merienda berezia antolatu du Atsedentoki jubilatuen elkarteak. Elkarteko batzordeak ohar batean azaldu duenez ostegunean 19:00etan izango da, baina aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da elkartean dagoen orrian norbere izena idatziz. Izena emateko azken eguna abenduaren 17a izango da. Atsedentokiko bazkide direnez doan izango dute afari-merienda, bazkide ez direnek 5€ ordaindu beharko dituzte.

Txistorra ogiarekin 20221221