Atsedentoki elkarteak ohar bateak jakitera eman duenez, Ataungo jubilatuentzako irteera antolatu du ekainak 11, astearterako. Egun bakarreko irteera izango bada ere, Gernika, Mundaka eta Bermeo bisitatzeko aukera izango da. San Gregorio auzotik abiatuko da lehenik autobusa 08:30ean, ondoren San Martin auzora jaitsiko da 08:45ean. Bertatik, Gernikarako bidea hartuko du eta 10:30ean iritsiko da.
Foruen plaza, Picassoren erreprodukzioa, babeslekua eta Batzar Etxea bisitatzeko aukera izango da bertan. 12:15ean, gainera, Batzar Etxea barrualdetik ikusteko aukera izango da. 14:00etan Zallo Barri jatetxean eskainiko da bazkaria: Haragi paella, bakailaoa pil-pil erara eta natilla eta kafea. Edateko ardoa eta ura izango dira. Behin bazkalduta, Mundaka eta Bermeora egingo da bisita, eta 20:30ean berriz itzulerako ordua izango da.
Irteeraren inguruko zenbait ohar ere jakinarazi ditu Atsedentoki elkarteak: Izen-ematea elkartean dagoen orrian izena ipiniz edo batzordekideekin harremanetan jarriz egin beharko da, maiatzak 31 baino lehen. Bazkide diren jubilatuei 35€ kobratuko zaizkie beraiei kontutik, bazkide ez direnei aldiz 45€.