Herri Antzokian burutuko da 2023ko Ataungo liburu eta disko azokaren edizioa, abenduaren 15etik 17ra ospatuko dena. Ostiralean 18:00etan zabalduko ditu azokak ateak eta 20:00ak bitarte hamaika liburu, disko, jostailu eta askoz gehiago erosteko aukera izango da beste urte batez. Besteko urte batez ere, produktu guztiak %15eko deskontuarekin eskuratzeko aukera izango da Ataungo Udalari esker.
Larunbatean berriz 10:00etan zabalduko da azoka eta 12:00etan Castillo Suarez Garcia euskal idazle, Euskara teknikaria toki-administrazioan, filologo eta euskaltzainak, “Alaska” izenarekin argitaratu duen poesi liburua aurkeztuko du. 14:00etan itxiko ditu ateak azokak.
Igandean ere 10:00etan irekiko dira ateak 14:00ak bitarte, baina 12:00etan Miriam Luki Albisua euskal kazetariak, “Argialdiak” lanaren aurkezpena egingo du.
Aurtengo edizioak beste ezberdintasun bat izango du. Liburu eta disko azokak irauten duen bitartean, artisau azoka ere egingo da Herri Antzokiaren ondoko gelan. Hau, liburu eta disko azokaren ordutegi berean zabalduko dutela iragarri dute.