Otsailaren 7ko osoko bilkuran aho batez erabakita, Ataungo Udalak, Agroekologiaren Aldeko Udalerrien Sarean sartzea erabaki du. Agroekologiaren oinarrietatik abiatuta, elikadura-burujabetza jorratzea helburu duen estatu mailako sarea da. Ekoizle eta erosle diren herritarrei elikagaiak prezio duinean eskuragarri jarri, hauek osasungarritasuna bermatu, eta ekonomia zirkularra mantentzea du proiektuak oinarrietako bat. Baina guztiaren azken eta lorpen nagusienetakoa, herritarren osasunaren onura dela azpimarratzen dute.

Barazkiak azokako postuan 20230428