‘Auzolanaren astea’ ekimena abiatuko du Ataungo udalak otsailaren 26an, eta datozen asteetan garrantzia berezia hartuko duela aurreratu du ohar batean. Abiapuntua jartzeko ‘Auzolangiltza’ dokumentala ikusteko aukera izango da Herri Antzokian datorren astelehenean bertan, 18:30ean. Auzolanak historian zehar eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi duen 45 minutuko ikus-entzunezkoa da. Amaieran, auzo-langintzaren inguruko solasaldiaz gozatzeko aukera ere izango da dokumentalaren egileetako bat den Iker Iriarterekin.

Auzolangiltza dokumentala 20240222