Ostegun honetan Ataungo Udalak jakitera emandako ohar baten arabera, hainbat kexa jaso dira udaletxean Itxaurrondoko Auto Elektrikoak kargatzeko puntua martxan jarri zenetik. Erabiltzaileek diote «elektrikoak ez diren autoak bertan aparkatzeko ohitura hartu dute zenbait herritarrek». Udalak berriro gogorarazi nahi izan du «ez direla aparkaleku arruntak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak baizik».

Itxaurrondoko auto elektrikoen kargalekua 20240229