Ehkom irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena. Herritarrak, erakunde publikoak eta bestelako eragile komunitarioak interkonektatzea du helburu nagusi, beraien arteko elkarlana sustatuz eta baliabideak zein zerbitzu teknologikoak parte-hartzaile guztien artean partekatuz.
Ataungo Udalak lan-hitzarmen berri bat sinatu du internet sare libre, ireki eta neutro bat sustatu asmoz, eta baita telekomunikazio burujabetza bultzatu asmoz ere. Udalaren telefonia-sarearen azterketa egiten hasi dira lehenik eta behin, baina lanean jarraitzen dute zuntz optikoa iristen ez den herriko landa-guneetara sarea zabaldu ahal izateko.