‘Altxa burua’ ekimenak lanean jarraitzen du Euskal Herriko zenbait herri eta hiritan, haurrek, mugikorra uneoro erabiltzeko sentitzen duten beharraz. Ekimenaren Ataungo taldea elkarlanean jarri da herriko eraikin publiko eta komertzioekin, beharra duten duten haurrek, bertako telefonoak erabiltzeko aukera izan dezaten. Horretarako, pegatina indetifikagarriak banatu dituzte leku hauetan, haurrek, berehala topa ditzaten telefonoa eskuragarri duten guneak.
Hauek dira ekimenarekin bat egin duten eraikin publiko eta komertzioak: Udal liburutegia, farmazia, optika, Erauskin harategia, udaletxea, Zubikoeta gasolindegia, Errotaundi, Martintxo, Jone Mendizabal ile-apaindegia, Agurtzane ile-apaindegia, Sutegi, Troskaeta, Urbieta, Kutxabank, Herri ikastetxea, Haurreskola, Urbitarte sagardotegia, Xabi Saralegi masajista eta Barandiaran museoa.
Ataungo ‘Altxa burua’ taldea, Ataungo Udala eta Agauntza Guraso Elkartea ere elkarlanean jarri dira egoerari aurre egin ahal izateko. Gauzak horrela, ekainak 20, “telefono mugikorrak, noiz eta nola?” hitzaldia eskainiko du Miren Ros adituak udaletxeko pleno aretoan. Bertaratzeko asmoa duenak altxaburuaataun@gmail.com helbidera bidali beharko du mezua.