Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakitera emandako ohar baten arabera, ura moztuko dute gaur goizean zehar Ataungo San Martin auzoko zenbait gunetan. Arin, Astigarraga, Arrondo eta Elbarrena guneetan izango da mozketa 09:00etatik 13:00etara bitarte. Oharrean lau orduko iraupena duen mozketa zehazten baldin bada ere, ordubeteko lana izatea espero dutela azpimarratu du Ataungo Udalak.

Pertsona bat edalontzi batean ura betetzen iturritik 20240911