Gipuzkoako Ur Kontsortzioak zehaztutako ohar baten arabera ur-mozketa bat egin behar izan dute gaur goizeko 09:00etatik aurrera San Gregorio auzoan. Matxura baten ondorioz eguerdiko 13:00 bitarte ez da ur zerbitzua berrezarriko, nahiz eta gerta daitekeen lanak aurreikusitako denbora baino lehen buru eta zerbitzua martxan jartzea. Lanak aurreikusitako ordurako amaitzen ez baldin badituzte ezin izango dute zerbitzua berrezarri, eta herritarren 943002222 telefonora deitzeko aukera edukiko dute egoeraren berri jakin ahal izateko.

Bi pertsona iturri batean eskuak garbitzen 20240906