Beste urte batez San Martin auzoko festetan, sortzaile eta artisauen azoka egingo da festa komisioak jakitera eman duenez. Azaroaren 10ean (igandea) goizean zehar egingo da San Martin auzoko plazan eta sorkuntzak erakutsi edo saldu nahi dituenak, izena eman dezake dagoeneko. Azokan postu bat jartzeko 686489653 telefono zenbakira mezu bat bidali beharko du urriaren 13a baino lehen.

Izaro Erauskinen (Artizar) lana 20240429