Ataungo Udalak aste honetan egin du publiko 24-25 ikasturtean herritarrek eskura izango dituzten kirol-ikastaroen zerrenda. Zerrendatu dituen lehen hiru ikastaroen kasuan, irailaren 23a baino lehen eman beharko da izena online eskuragarri jarri den galdetegi baten bitartez. Hauek dira ikasturte berri honetako ikastaroak:
- Adinekoen ikastaro pertsonalizatua: Urritik ekainera bitarte egingo da asteazkenero, Herri Antzokian. 09:30etik 10:00etara izango da, eta 50€-ko kostua izango du.
- Pilates: Urritik ekainera bitarte egingo da. Astearteetan 09:15etik 10:45era edo 18:00etatik 19:30era San Martin auzoan, edo 09:30etik 11:00etara San Gregorio auzoan. 230€-ko kostua izango du.
- Zumba: Urritik ekainera bitarte egingo da, astelehenetan 19:00etatik 20:00etara San Gregorio auzoan. 220€-ko kostua izango du.
Behin izena emanda, taldea osatu eta tokia egokitu denaren jakinarazpena jaso bitarte, ordainketa ez bideratzeko eskaera egin nahi izan du Ataungo Udalak. Ikastaro bakoitzean, 8 laguneko gutxieneko taldea osatu beharko da martxan jarri ahal izateko. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, 943180011 telefono zenbakira deitu daiteke edo 664470540 zenbakira Whatsapp mezu bat bidali.
Bestetik, Yoga ikastaroa ere izango da aurten urriaren 7tik aurrera udaletxearen areto nagusian. Astelehenetan 17:30etik 18:45era eta 19:00etatik 20:15era egingo da. Bertan parte-hartu nahi duenak izena eman beharko du 635721736 telefono zenbakiarekin harremanetan jarriz.