Herriko txirrindulari zaleek eta herriko lasterketa antolatzen duen Agauntza Kirol Elkarteak, irailaren 27an 19:00etan San Martingo Aizkoate elkartean egingo den batzar irekira gonbidatu nahi izan ditu herritarrak. Gaur egun Gipuzkoako txirrindularitza bizitzen ari den egoeraren inguruko azalpenak emango dira bertan, eta baita urriaren 13an Donostian burutuko den manifestazioaren inguruko xehetasunak aipatu ere.

Txirrindulari bat errepidearen erdian 20240926