Urtero legez “Mondejuak nola egin!” ikastaroa antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak udazken honetarako. Garai bateko tradizioari tiraka, asko dira oraindik Ataungo mondeju beltza nola prestatzen den ikasi nahi dutenak, eta larunbat honetan Pili Barandiaranek eskainiko du ikastaroa ohi modura Aizkoate elkartean. “Gurea zaintzeko deia” bideratu du beste urte batez Kultur Elkarteak, herrian garai batetik nagusi izan den ohitura gastronomikoa gal ez dadin lanean jarraitzen duten bitartean.

Pili Barandiaran mondeju ikastaroa eskaintzen Aizkoate elkartean 20150315