Ataun San Martingo festen baitan mus txapelketa antolatu du Aizkoate Kultur Elkarteak larunbat honetarako, 16:00etan hasita. Elkarteak irabazleei emango zaizkien sarien berri eman nahi izan du ohar batean, bai eta parte-hartzaileek izango dituzten arauak ere. Izen ematea 15:30etik 15:45era izango da elkartean bertan, eta bikoteko 20€ ordaindu beharko dira. Parte-hartzaileak berriz Ataunen jaioak edo bertan bizi direnak izan beharko dute.
Txapelketa 8 erregetara jokatuko dela azpimarratu dute, eta 8 hamarreko eta 3 usteletara izango da. Keinuak berriz ez dira onartuak izango. Hauek izango dira irabazleen artean banatuko diren sariak:
- 150€, txapelak, 50 euroren balioko bi otordu Troskaetan Tabernan, 50€-ko balea Lazkao Gasolindegian, 2 kafe eta 2 motxila.
- 100€, 2 txuleta, Magnum etxearen 2 izozki eta 2 sagardo botila.
- 70€, bertako produktuekin osaturiko saskia eta 2 sagardo botila.
- 50€, bina sagardo eta ardo botila.