Ataungo agenda kulturalaren errepasoa egin dugu larunbat honetan ‘Bide Ertzean’ saioan. Hamaika ekintza, ikuskizun, jarduera eta hitzaldiz gozatzeko aukera izango da beste aste batez ere gure herrian. Euskal Estatistika Erakundeak utzitako biztanleria datuak ere mahai gainean jarri nahi izan ditugu, azken urte honetako datu ezberdinak aipatu ahal izateko.
abenduak 9, astelehena
Datozen egunetan Ataunen izango dugunaren errepasoa egin dugu
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2024