Ataungo Udalak Auzoeta Udal Kiroldegiko gimnasioaren berritze lanak burutuko ditu urtarrilean zehar, eta lan horiek amaitu bitarte, ez du bazkidetza berritzeko deialdirik egingo. Interesa duen erabiltzaile orok ordea, Kiroltxartela Mugiment sistema erabiltzeko aukera izango du, sistema hori duten beste herrietako kirol zerbitzuez baliatu ahal izateko.
Horretarako, Android edo iOS gailuetarako eskuragarri dagoen aplikazioa deskargatu eta instalatu beharko da lehenik eta behin. Bertan erregistratu ondoren, beste herrietako kirol zerbitzuak erabili ahal izateko txartela eskatzeko aukera egongo da.
Urteko kuotei dagokienean 65€-ko prezioa du banakako aukerak eta 110€-koa familiarrak. Kutxabankeko ondorengo kontu-korrontean egin beharko da transferentzia: 2095 5026 87 1060153888. Transferentziaren ziurtagiria Udaletxera eraman beharko da edo kultura.garazi@ataun.eus helbide elektronikora bidali.