Pasaden astean zabaldu zituen Ataungo udalak udako kirol-ikastaroen aukera zerrenda, eta parte-hartu ahal izateko baldintzen xehetasunak. Ekainaren 26tik uztarilaren 14ra bitarte tenisa, zunba eta piraguismoaz gozatzeko aukera izango dute haurrek. Ondorengoak dira kirol-ikastaro bakoitzaren baldintzak eta xehetasunak:
- Tenis-ikastaroa: Ekainaren 26tik uztailaren 7ra, 8 urtetik 14 urtera bitarteko haurrentzat.
- Zunba-ikastaroa: Ekainaren 26tik uztailaren 7ra, 10 urtetik 16 urtera bitarteko haurrentzat.
- Piraguismo-ikastaroa: Uztailaren 10etik 14ra, 9 urtetik 14 urtera bitarteko haurrentzat.
Ikastaroetan parte hartu ahal izateko izena ematea nahitaezkoa izango da ekainaren 8a baino lehen udala@ataun.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita. Mezu horretan, haurraren izen-abizenak, adina eta parte hartuko duen kirol-ikastaroa zehaztu beharko dira. Kontuan izan tenis-ikastaroan parte hartzeko eskaera egiten bada, ordu-tartea ere zehaztu beharko dela.
8 haur beharko dira gutxienez taldea osatu ahal izateko, eta behin hori eginda, udalak mezu elektronikoz jakinaraziko die parte-hartzaileei 30€-ko kuota ordaindu ahal izateko oharrean adierazitako kontura.
Hemen duzue Ataungo Udalak gaur atera duen oharra, udako kirol-ikastaroei buruzkoa. pic.twitter.com/GLJ4wqLbfA
— Ataungo Udala (@Ataungo_Udala) May 25, 2023