Antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen Joxemiel Barandiaranen etxeko geletako bat ezagutzeko aukera egongo da urtarrilaren urtarrilaren 26an. Mendez mende iraunagatik, betiko galtzeko zorian zen euskal kultura biltzen, aztertzen eta ahanzturatik salbatzen izugarrizko lana egin zuen aita Barandiaranek, eta hori gertuagotik ezagutzea izango da euskarazko bisita gidatu honen helburua.
Gipuzkoako Parketxe Sarea, Barandiaran Museoa, José Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Ataungo Udala izan dira egitasmoaren antolatzaileak. Bisita 11:00etan hasiko da Barandiaran Museoan eta 2 orduko iraupena izango du. 14 urtetik gorakoentzat izango dela azpimarratu nahi izan dute, eta pertsona bakoitzeko 6€ ordaindu beharko dira.
Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik ondorengo harremanetarako bide bat erabiliz: 943180335, 688 895 069 edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus.