Ataungo Barandiaran museoak jarduera ezberdinak antolatu ditu igande honetarako Gipuzkoako Parketxe Sarearen eta Ataungo Udalaren laguntzarekin. Goizeko 10:30etatik aurrera bisita gidatu berezia eskainiko da eta errotatxoan talo tailerrak egingo dira. Txokolatearekin beteko dituzte hauek. Bertaratzeko asmorik izanez gero, kontuan izan pertsonako 6€ ordaindu beharko dela eta aurrez izena ematea nahitaezkoa izango dela ohiko iturrietako batetik. 943180335, 688895069 edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus iturriak erabil ditzakezu izena emateko edo beste edozein zalantzaren inguruan galdetzeko.
urtarrilak 19, igandea
Bisita gidatu berezia eta talo ikastaroa igandean Barandiaran museoan
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025