Igande honetan Euskal mitologia eta orientazioa lantzeko aukera izango da San Gregorio auzoko Barandiaran museoak antolatuta, Gipuzkoako Parketxe Sarearen eta Ataungo Udalaren laguntzarekin. 11:30ean izango da hitzordua museoan eta parte hartzeko izena aldez aurretik ematea nahitaezkoa izango da. Pertsona bakoitzeko 5€ ordaindu beharko dira, 12 urte baino gutxiago dituztenek aldiz 3€ ordainduko dituzte. Antigoaleko errota eta zerrategia ikusteko aukera ere izango da.

Orientazio jolasa Ataungo San Gregorioko elizapean 1