Asteburu honetako zinema karteldegiari dagokionean, ‘Boo Kwai eta museoaren lapurreta’ filma eskainiko da igandean 16:30ean. Ohi modura sarrera doan izango da eta debekatuta egongo da Herri Antzokira janaria edo edaria sartzea.
Sinopsia
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?