LURLABek diseinu parametrikoari buruzko tailer berezi bat antolatu du otsailaren 22rako, larunbata. Saioa 11:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Tailerrean, Rhinoceros 3D eta Grasshopper softwareak erabiliko dira, formak sortzeko metodo aurreratu honen oinarriak ikasteko.
LURLABetik jakinarazi dutenez, «ez da aurretiko esperientziarik behar tailerrean parte hartzeko», eta bertaratzen direnek parametroak aldatuz lanpara pertsonalizatu bat diseinatzeko aukera izango dute.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, lurlab.org webgunearen bidez. LURLABek nabarmendu duenez, tailer hau teknologia berriak lehen aldiz probatu nahi dituztenentzat aukera ezin hobea da, diseinu parametrikoaren munduan murgiltzeko.