Maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren edizio berria gero eta hurbilago dago, eta horren harira, Ataungo herrian martxan jarri dira jada prestatze lanak. Besteak beste, herritarren identifikaziorako erabiliko diren txapak banatzen hasi dira azken egunotan.
Joan den ostiralean, San Martingo auzoa izan zen banaketaren gune nagusia. Bertan jaso zituzten txapa gehienak ataundarrek, baina oraindik jaso ez dutenek beste bi aukera izango dituzte datozen egunetan Udaletxean eta Udal Liburutegian.
Ordutegiak
Txapa bat jaso nahi dutenek bi espazio horien ordutegiak kontuan izan beharko dituzte. Udaletxea astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizeko 09:00etatik 14:00etara; eta Udal Liburutegia, berriz, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.