Sare sozialak sormenerako plaza bihurtu dira, eta musikazale euskaldun ugari ari dira bertan beren ahotsa zabaltzen, kantu ezagunen moldaketak eginez eta ikus-entzuleen arreta bereganatuz. Pianoan, gitarraz edo a capella, askotariko estiloak eta proposamenak ageri dira TikToken eta Instagramen, belaunaldi berriek euskarazko musikarekin duten harremana erakutsiz.
Esther Andonegi: OTko ateetan, pianoa eta pasioa
Mutrikuko Esther Andonegi gaztea Operacion Triunfoko TikTok casting-ean ikusi dugu azkenaldian. Baina bere ibilbidea sare sozialetan hasi zen, pianoaz lagunduta pop doinuen bertsioak partekatuz. Besteak beste, Ken Zazpiren Itsasoa gara gitarraz interpretatu du, zirraraz beterik.
@eanlemusic Respuesta a @SARA INÈS de SALTERAIN #kenzazpi #itsasoagara ♬ original sound – 𝗦𝘁𝗮𝗿𝗣𝗹𝘂𝘀𝗛𝗶𝗻𝗱𝗶𝗧𝘃 – user21583986709
NAZ taldea: ahots gazteak Gernikatik mundura
Irene Eiguren, Itsaso Irusta eta Nagore Bermeosolo gernikarrek osatutako NAZ taldeak musika propioa sortzearekin batera, bertsioak ere eskaintzen ditu. Aurten Alderantziz zan izeneko lehen EP-a argitaratu dute, eta Guernica Gernikara abestia kaleratu dute, estilo intimo eta garaikidea uztartuz.
@naz.taldie Idoia – Viejo Refranero 🌸
Amets Amado: Iparraldeko ahotsa eta klasiko berrituak
Ipar Euskal Herriko Amets Amadok bide propioa ireki du sarean. ZETAKen Begi Beltz, Ibil Bedi-ren Orain bat gara edo Latzenen Laztana bezalako abestiak berrinterpretatu ditu, estilo propioarekin eta sentsibilitate handiz.
@_amets_amado_ Zure eskutik @E.T.S. Official Espero maiatuko duzuela ✨🤘 #zuretzat #musika #ezkexa #gitarra #eh #entolsarmiento #zureeskutik ♬ son original – _amets_amado_
Naroa Iglesias: musika, txikitatik bihotzean
Bilbotarra da Naroa Iglesias, eta umetan piztutako musika grinak bultzatuta, hainbat bertsio partekatu ditu TikToken: Ilargia, Zure doinua… Ztanda talent lehiaketan eta OTren casting birtualean parte hartu du, eta bere ahotsa publiko zabalago batera iristen ari da.
@naroaiglesias30 Taupada luzeak izan dira maitia❤️🩹 #parati #fyp #foryoupage #euskalherria #euskera #Lor ♬ sonido original – naroaiglesias
Beñat Arizabaleta: klasikoen doinua gaur egunera ekarrita
Aretxabaletako Beñat Arizabaletak euskal abestien bertsio landuak eskaini ditu sarean. Hertzainak edo ETS bezalako taldeen kantuak berritu ditu, eta Ztanda saioko Mikel Laboa omenezko saio batean egindako lanaren harira, Arimak taldearekin grabaketa berezi bat ere gauzatu du.
@benatmusika Zenbat disfrutetan doten hemen abesten! ✨ #Aitormena #Hertzainak #Euskara #Kultura #EuskalMusika #Musika #Euskal #Artista #Ztanda #Euskera #zuretzat ♬ sonido original – BEÑAT