Azken asteotan Haurreskolako jolasgunean hainbat kalte agertu direla salatu du Agauntza Guraso Elkarteak. Elkarteak adierazi duenez, «txirristak, gurpilak eta bestelako elementuak lekuz aldatu dituzte», eta horrek jolaslekuaren erabilera egokia zaildu dezake.
Guraso elkarteak nabarmendu du herriko espazio publikoak guztion onurarako direla, eta, ondorioz, denon ardura dela horiek zaindu eta errespetatzea. «Mesedez, eskatzen dugu herritarrek errespetuz joka dezatela eta horrelako kalte gehiago ekiditeko neurriak har ditzatela», azpimarratu dute.
Agauntza Guraso Elkarteak gogorarazi du jolasleku hauek haur eta familientzako gune garrantzitsuak direla eta euren egoera onean mantentzea guztion ardura dela.