Ataungo Atsedentoki Elkartean egingo da gaur, ekainaren 19an, Oroimena lantzeko ikastaroaren azken saioa. Jarduera arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izango da, eta ikasturteari amaiera emateko balioko du.
Irailean, itzultzeko asmoa
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaurkoa izango da ikasturte honetako azken saioa, baina «irailean berriz ekingo diogu tailerrei, udako etenaldiaren ostean». Oroimenarekin lotutako ariketak, dinamika parte-hartzaileak eta hausnarketa kolektiboak izango dira bi orduko saioan zehar.
Tailer hau Ataungo Udalak sustatzen du, herritarren ongizate kognitiboa eta adinekoen aktibazio soziala bultzatzeko helburuarekin. Parte hartzeko ez da aldez aurretik izenik eman behar.