Mitoaldia Ataun 2025 egitarauaren baitan, hausnarketarako tartea eskainiko da irailaren 30ean. Ixabel Millet adituak mitologiaren benetako egituraz galdetuko du: “Gure mitologia, karta-gaztelua ala eraikuntza sendoa?” izango du izenburu bere hitzaldiak.
Ekitaldia Ataungo Barandiaran Museoan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Hala ere, plaza mugatuak direnez, izena aurrez ematea gomendatzen dute antolatzaileek: «Izena eman dutenek izango dute lehentasuna; ez geratu tokirik gabe».
Herri kultura eta hausnarketa uztartuta
Ixabel Milleten hitzaldia gure mitologiaren oinarriak aztertzera dator, betiere ikuspegi kritiko eta eraikitzaile batetik. Tradizioz eta sinboloz betetako kontakizunak zer-nolako eginkizuna duen gure gizartean eta kulturan izango da bere ardatz nagusia.
Parte hartu nahi?
Interesdunek www.jentilbaratza.eus helbidean egin dezakete erreserba. Ekitaldia Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Ataungo Udalak antolatu dute, eta Barandiaran Museoa, AMPO, Orkli, Irizar, Geuria, Tapa Energia eta beste hainbat babesleren laguntza jaso du.