Gaur, urriak 30, osteguna, Oroimena lantzeko tailerra egingo da Atsedentoki Elkartean, 16:00etatik 18:00etara. Ekimenaren helburua oroimenaren estimulazioa eta adimenaren aktibazioa sustatzea da, modu ludiko eta parte-hartzailean.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, eta azpimarratu dute saioa adimenaren entrenamendu osasungarria eta atsegina izango dela. «Gonbidatuta zaudete denok, jarduera aberasgarria eta dibertigarria izango da», adierazi dute.
Tailerra Ataungo Udalaren babesarekin antolatu da, eta herriko helduei zein adin guztietako herritarrei zuzenduta dago, oroimena lantzeko eta garuna aktibo mantentzeko ariketak proposatuz.



