Ataungo jubilatuen elkarteak, Atsedentokik, urteko batzar orokorra egingo du datorren otsailaren 5ean, ostegunez, arratsaldeko 18:00etan, elkartearen egoitzan, Atsedentokin. Zuzendaritzak guztiei zabaldu die parte hartzeko gonbidapena, eta herritarren parte-hartze zabal eta aktiboa espero dute.
Diru kontuak, jardueren balantzea eta etorkizuneko ekintzak
Ohiko moduan, batzarrean hainbat gai izango dira hizpide. Alde batetik, 2025eko diru kontuak eta 2024an egindako ekintzen laburpena aurkeztuko dira. Gainera, elkarteak 2026rako aurreikusitako aurrekontua aurkeztuko du, eta etorkizunean garatu nahi diren jardueren berri ere emango dute.
Zuzendaritzaren esanetan, «helburua bazkideei informazioa gardentasunez eskaintzea eta ekarpenak jasoz etorkizuneko plangintza partekatua bultzatzea da».
Parte hartzera deia
Batzarra elkartearen bizitzan parte hartzeko aukera ezin hobea dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta bazkide zein herritarrak Atseden-tokira gerturatzera animatu dituzte: «Elkartearen norabidea guztion artean eraikitzen da; etor zaitez eta parte hartu».



