Ataungo Atsedentoki Jubilatuen Elkarteak urteko batzarra deitu du herriko jubilatu guztientzako. Osatuko den batzorde berriko kide izateko interesa duen erretiratu orok izango du bertaratzeko aukera urtarrilaren 30ean, 18:00etan.
Bazkide berriak behar direla eman dute jakitera elkartetik ohar batean. Izan ere, elkartean egoteko egungo bataz besteko adina 80 urtekoa da, eta «atsedentoki bizirik egotea nahi baldin badugu», 60 urtetik gorako herritarrek hausnarketa bat egiteko proposamena bideratu dute.
Hauek izango dira batzarrean jorratuko diren gaiak:
- 2024ko ekintzak, diru kontuak, memoria eta balorazioa.
- 2025eko ekintzak eta aurrekontua.
- Bazkide berriak erakartzeko kanpaina.
- Batzorde berriaren aukeraketa.
- Norberak lekarkeena.