Joan zen astean agurtu zuten ‘Baserria’ euskal realitya Edu eta Ibaik azken txanpako norgehiagoka galdu ondoren Gari eta Gontzalen aurka. Saioko esperientzia eta lehiakideak gertuagotik ezagutzeari ez diogu ukorik egin duk inoiz eta plazer handiz Eduren bisita paregabea jasotzeko aukera izan dugu gaur goizean ‘Nahikoa da’ saioko Gorka Santestebanen kolaborazioan.
Lehiakide ohiak ‘Baserria’ grabatzen hasi ziren lehen egunetik amaierara bitarteko esperientzia paregabea izan dela aurreratu nahi izan digu eta ikasteko asko eman diola bera bezalako kaletar bati. Ibai bikotearekin konparatuz gero, oso ezberdinak direla onartu du berak baina elkarbizitza eta batez ere lagun bikaina izan duela garbi adierazi digu.