Larunbat honetan, Mattin Intxausti izan dugu gurekin, Goierri Kontseilu Sozialistako kidea hain zuzen ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak A636 errepidean, Beasain eta Bergara artean martxan jarri nahi duen bidesariaren aurka daudela adierazi nahi izan digu ‘A636 peajerik ez’ plataforman. Zumarraga zein Urretxuko udalen jarrera ere, salatu nahi izan du Intxaustik, bere esanetan, «basakeria bat iruditzen zaigu egiten ari direna».
maiatzak 12, astelehena
Mattin Intxausti (Goierriko Kontseilu Sozialista): «Basakeria bat iruditzen zaigu egiten ari direna Urretxun eta Zumarragan»
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025