Pasaden astean esleitu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ataunen, Urkillagako errepidean konponketa lanak egiteko proiektuak. Lanak bi zatitan egingo ditu Construcciones Moyua SL enpresak, berak irabazi bai du lizitazioa eta sei hilabeteko epea izango du egin beharreko guztiak gauzatzeko. Foru Aldundiak zehaztutako informazioaren arabera 1.265.809,98 euroko aurrekontua dute lan hauek, BEZa kontuan hartu gabe.

Aia auzoa eta urkillagako portua airetik 20230604