Petti nafar abeslari eta gitarra-jole euskaldunak Troskaeta tabernan eskainiko du emanaldia azaroaren 30ean, osteguna, 19:30ean. Rock, folk-rock, post-rock, rhythm and blues, country edo minimalismoan sailkatu ohi dira bere orain arteko lanak, bide esanguratsua osatu duelarik hastapenetik gaur arte. Azken urteetan maiz egin izan du larunbat honetakoa bezalako hitzordua artistak, eta oraingoan ere ez du gutxiago egin nahi izan.

Petti 20130316