Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Aralar Parke Naturala taldeak antolatuta, ‘Naturarekin Orekan’ izeneko bisita gidatua egingo dute datorren martxoaren 23an, igandean, Lazkaomendiko Iztueta baserrira. Ekimen honen helburua baserri mundua eta natura gertutik ezagutzea da, jasangarritasuna ardatz izanda.
Bisitan parte hartzen dutenek aukera izango dute bertako abereak, ukuiluak, zelaiak eta esnetegia bisitatzeko. Gainera, artisauen jakintza eta gaur egungo teknologiak uztartuz baserrian lan egiteko modu berritzaileak ikusi ahal izango dituzte.
Familia osoari zuzendutako ekintza
Bi ordu inguruko iraupena izango duen bisita 11:00etan hasiko da, eta familia osoarentzat egokia izango da. Bukaeran, bertan ekoiztutako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Prezioa helduentzat 12 eurokoa izango da eta haurrentzat 6 eurokoa.
Plazak mugatuak direnez, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko aukera www.gipuzkoanatura.eus webgunean dago, edo 943 180 335 / 688 895 069 telefonoetara deituz, baita barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan ere.
Naturaz gozatzeko eta bertako bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera aparta izango da bisita gidatu hau.