Asteazken honetan, martxoaren 26an, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Eider Mendozak hitzaldia emango du Ataungo Batzokian. Saioa 19:00etan hasiko da, eta ‘Gipuzkoa, etorkizuneko erronkak mundu aldakor batean’ izango du izenburu.
Gogoetarako tartea, testuinguru konplexu batean
Egun bizi dugun aldaketa garaiaren testuinguruan kokatuko da solasaldia. Gipuzkoak aurrean dituen erronka estrategikoez arituko da Mendoza: trantsizio demografikoa, teknologikoa, ekologikoa eta soziala izango ditu hizpide, eta horien aurrean lurraldeak duen aukeraz eta egitekoaz jardungo du.
Parte hartze irekia eta gonbidapena herritarrei
Antolatzaileek nabarmendu dute ekitaldia herritar guztientzat irekia dela, eta bertaratzen direnek aukera izango dutela galderak egiteko eta iritziak partekatzeko.
Hitzaldiaren bidez, gipuzkoarrei begira egindako hausnarketa partekatu nahi du Mendozak, «herritarren ahotsa entzutea funtsezkoa delako erabaki politikoak hartzerako orduan».



