Ipar Buru Batzarreko lehendakari den Peio Etxelekuk hitzaldi bat eskainiko du Ataunen. 1999an egin zen jelkide, ikasketak Parisko ESSEC Business Schoolen burutu ondoren eta 2020ko abenduan hartu zuen IBBko kargua. Abenduak 14, osteguna, “Abertzaletasuna Ipar Euskadin Nazioa Eraikuntzarako Urratsak!” izenburupean eskainiko du hitzaldia Ataungo Batzokian.
