Irailean, Ataun eta inguruan hainbat ekintza berezi egingo dituzte, Barandiaran Museoaren eta Aralar Natura-parkeak antolatuta. Helburua da naturaz, kulturaz eta ondare mitologikoaz gozatzeko aukera eskaintzea, familian edo lagun artean.
Jentilen mundua: erronka mitologikoa
Irailak 7 eta 14an, Barandiaran Museoan, “Jentilen mundua” izeneko erronka mitologikoa egingo da. Jarduera goizeko 10:30ean hasiko da, eta euskaraz izango da. Familiei eta lagun-taldeei zuzendutako ekintza honetan, parte-hartzaileek euskal mitologiako pertsonaiak ezagutuko dituzte joko eta ariketa dibertigarrien bidez. Prezioa 6 eurokoa da helduentzat eta 4 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.
Sartu kobara! Espeleologia ibilaldi gidatua
Irailaren 7an eta 28an, Aralarren txango gidatu bat egingo da, “Sartu kobara!” izenpean. Irteera goizeko 10:00etan izango da, eta Lizarrustiko parkean hasiko eta amaituko da. Zailtasuna erraza da, eta familian egiteko aproposa. Prezioa 6 eurokoa da helduentzat eta 4 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat. Parte-hartzaileei gomendatzen zaie mendiko arropa eta oinetakoak eramatea, baita linterna edo frontala ere; kaskoak antolatzaileek jarriko dituzte.
Barandiaranen etxe barrura
Irailaren 6an, larunbatean, aukera paregabea izango da Barandiaranen etxeko gelara sartzeko. Bisita 11:00etan hasiko da, bi ordu inguruko iraupena izango du eta euskaraz egingo da. 14 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago eta prezioa 6 eurokoa da. Ataungo ikertzaile eta etnografo ospetsuaren unibertso pertsonala ezagutzeko aukera emango du ekintzak.
Naturarekin orekan: Iztuetako bisita
Irailaren 21ean, berriz, Lazkaomendiko Iztueta baserrira bisita gidatua egingo da. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Bertan, abereak, baserriko lanak eta bertako produktuak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta dastaketa txiki batekin amaituko dute esperientzia. Prezioa 12 eurokoa da helduentzat eta 6 eurokoa haurrek.
Aurrez izena ematea, ezinbestekoa
Ekintza guztietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, eta plazak mugatuak dira. Informazio gehiago eta izen-emateak egiteko, honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 943 180 335 edo 688 895 069.